Esaiozu EiTBri zer pensatzen duzun
2009/10/30
Neska-mutilok orain edukiak sortu behar ditugu, Facebooketik kanpo ere zaleak egiten hasteko eta gure hitza zabaltzen hasteko. Nahi duzun adierazpidea erabili: artikuluak, argazkia, bideoa, marrazkia… Sortzen duzuna eitbitzali@gmail.com-era bidali, blogetik eta twitterretik zabaltzeko.
Nola doaz etxeko lanak?
2009/10/29
Ia, neska-mutilak, egin al dituzue etxeko lanak? Alegia, eman al diezue zuen lagun guztiei blogaren berri? Garrantzitsua da masa kritiko nahikoa lortzea itzalaldiraren deialdiari ekin aurretik. Kanpainaren puntu honetan jokatzen da partida, masa kritiko nahikoa eskuratzen ez badugu ezingo diogulako ganoraz eutsi erronkari. Ireki diezaiegun espainol anti-euskaldunei frente sozial argia haien asmoak oztopatzeko.
Kanpainan parte hartu
2009/10/29
Badakizue EiTBko hedabideak egun batez itzaltzeko antolatu dugula orrialde hau. Egun hori zehazteko galdera laster luzatuko zaizue. Baina horren aurretik ahalegintxo bat egin behar duzue: emaiezue zuen lagun guztiei blog honen berri, egitasmoarekin bat egin dezaten. Horretarako onena da bloga retwiteatzea edo e-mailez helaraztea. Aukera daukazuenok ondo legoke hedabide masiboetan eta digitaletan egitasmoaren berri ematea. Kanpaina hau bukatutakoan hasiko gara zehazten itzalaldiaren egunaren kontua.
EiTB OFF prestatzen
2009/10/28
Jakingo zenuten akaso EiTBren hedabideak egun batez itzaltzeko kanpaina prestatzen ari dela Facebookeko orrialde batetik. Une honetan 400 zale ditu orrialdeak, baina gehiago behar dira, bai FBen barruan baita kanpoan ere. Talde bat ere badago FBn.
FB sare hesitua denez kanpaina kanporatzea ere komeni da, eta horretarako Twitterreko haria eta blog hauxe bera erabiltzea erabaki dut, kanpainari laguntzeko.
FBeko orrialdean esaten dutenez, laster galdetuko zaio komunitateri noizko antolatu itzalaldi hori, baina lehenago zale guztiei eskatu zaie bere lagun guztiei mezu pribatuak bidaltzea orrialdearen zale izan daitezen kanpaina azkartzeko.

